lunes, 17 de noviembre de 2014

arbela digitala



Hezkuntzan arbel digitala oso baliabide erabilgarria da. Haur Hezkuntzan umeek irakur-idazketa  irakasteko, zenbakiak eta beste ezaguerak edo abileziak  ikasteko erabil dezakegu, modu dibertigarriago eta erakargarriagoan.

lunes, 10 de noviembre de 2014


 



Arbela digitala gelan izateak aukera handia ematen digu. Alde batetik, internetera lehio paregabea zabaltzen du baliabide digitalak, web 2.0 aplikazioak eta abar errez erabiltzeko. Eta beste aldetik, arbelak daukan berariazko programak ere arbelan proiektatzen dugunarekin jarduteko aukera ematen digu: azpimarratu, seinalatu, irudiak kapturatu eta manipulatu, saioak grabatu...Hainbat errekurtso daude arbela digitalari buruz: tutorialak, baliabideak... Hemen, erreferentzia batzuk uzten dizkizuet:


 

 

lunes, 3 de noviembre de 2014

Nola aplikatzen dira Teknologia Berriak Haur Hezkuntzan?




Haur Hezkuntzaako ikasleak hiru urtera heltzean, ordenagailuaren aurrean hasten dira euren lehen urratsak ematen. Irakaslea, ohiko lanketari jarraituz, matematika, hizkuntza, plastika…bezalako ikasgaiak lantzen hasten da. Baina ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzungo dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak,… lantzen dituzte haurrak, baina modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.
Haurrak asko motibatzen dira modu honetan lan eginez. Orokorrean oso gustura ibiltzen dira eta jakinmin handia erakusten dute. Bestalde, haurrak hain umetatik ordenagailuaren aurrean jartzeak zera dakar: ordenagailua ezagutzea, berarekin ohitzea, ordenagailuarekiko beldurra galtzea, eta, batez ere, ikasleen konpetentziak (IKT konpetentziak barne, noski) jorratzea.
 
 

lunes, 20 de octubre de 2014

Haur hezkuntza 2.0



 Sarrera


Haur hezkuntzako haurrak teknologia berrien eta irudien kulturan erabat murgildurik daude, beraz errealitate horretan hesitu beharko genituzke. Haur Hezkuntzan erabil ditzakegun Teknologia Berriak zabaltzeko asmoz bloga hau sortu dut. Espero dut zuen gustokoa izatea. Mila esker!